XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AHOZKOAREN ULERMENA -7
1. TESTUA
ARGIA. Antzerki mailan amateur gisa zabiltzate, ze asmo dituzue aurrerantzean?.

TXO! Hasera baten planteatu zen afizionatu bidetik joatea.

Eta taldeko batzu maila horretan ari dira, badituztelako beste ekintza batzu.

Baina sortu da talde barruan ere jende bat mundu hau ikusita atsegin zaiona, eta nahiz eta talde bezala afizionatu bidetik joan pertsonalki jendeak interesa du profesionaltasunarekin.

ARGIA. Zuen prestakuntza hobetzeko eta dauzkazuen akatsak gainditzeko ze asmo duzue?.

TXO! Asmo bat daukagu, Ondarroan Antzerki Eskola bat sortzea, batez ere Ermuko Antzerki Lantegiko esperientzia ikusita, hori ona da Ondarroan antzerki giroa sortzeko eta noski beharrak ditugulako teknika aldetik.

Oraingoz taldekoentzat ikastaro bat egingo dugu eta gerora hor dago Ondarroako Udal Antzerki Eskolaren proiektua....

ARGIA. Kontatu piska bat proiektu hori nondik nora dabilen....

TXO! Ideia sortu zen gure egoera aztertzetik, eta esaten genuen, bai Kristoren ilusioa eta Kristoren morala eta oso jatorrak gara, baina hori bakarrik, ez dakigu zer den gorputz espresioa, zer den ahotsa, zer den interpretazioa....

Orduan, ba zerbait ikasi behar da; eta ze medio dago ikasteko?.

Madrilera joan eta eztakit zein montaietan galdu... eta gero, han, Donostian dagoen eztakit zein montaietan galdu, ze neretzat behintzat kopia bat da.

Problema bat dago. Antzertin sartzeko sartu egin behar zara, eta afizionatuok ez dugu aukerarik lana egin eta ikasteko....

ARGIA. Hau da, Antzerti-n sartzeak zuen taldea uztea suposatuko lukeela....

TXO! Noski... Eta ikusten genuen ikasteko behar horren aurrean Ermuko esperientzia zegoela eta Ondarroan eskola bat egiteak ekarriko lukeela ikasteko aukera guretzat eta bestalde giroa, Ermuan sortu den bezala. ARGIA 984. 36 orr.